BIO

Harribitxi Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen dugun duo musikala da.
Bikote artistiko honen eskaintza eta ikusmira artistikoa sorkuntza berriko musika tradizionalean oinarritzen da. Musikalki txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen dugu eta gure proiektua txistuaren erabilera berrien bilaketa, multi instrumentismoa praktikara eramatea, kultur aniztasunaz gozatzea, errepertorio berriaren sorkuntza eta txistulari duoaren sustaketa du helburu.
2022ko azaroan ‘Deiadar’ diskoa argitaratu genuen, gure estudioko lehenengo lana.
Disko honetan orkestra-gizon antzera, beso eta hankak aldi berean erabiliz, txistua eta silbotea bezalako euskal musika tresna tradizionalak bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, musukitarra, glockenspiel, bongo, gitarra eta mandolina bezalako musika tresna interesgarriak aldi berean uztartu ditugu.


2025eko maiatzean ALKIMIA izeneko EP berria kaleratu genuen. EP hau osatzen duten hiru obretan Maria Ereña abeslariaren eta Karmele Larrinaga abeslari eta aktorearen kolaborazioa izan genuen. Geroztik aurrera Maria Ereña abeslaria ere batu zaigu oholtzan.
Lan honetan, ahotsa eta letraz gain, set instrumental berriak ere erabili ditugu, alboka, armonio indiarra eta baxu pedaleroa bezalako tresnak errepertorio berrian intregratuz eta aurretiko obren moldaketa berriak interpretatuz.